Historia

Centre d’Estudis de la Natura del Barcelonès Nord (CENBN) elkarteaz hitz egitea gure hiriaren kultur historiaz ez ezik, Zientzia, Politika, Ekonomia, Justizia sozialaz edo Ingurugiro aldarrikapenaz ere solastea da.

Ofizialki, elkartea 1985.eko apirilaren 23an jaio zen, baina bere benetako jatorriak pasa zen mendeko 50. hamarkadan kokatu behar dira, Centro Excursionista Puigcastellar (CEP) elkarteko kide talde txiki batek (Joan Vaello, Didac Miejimolle eta Joan Vicente) Ikasketa Atala antolatzea erabaki zuenean. Geroxeago Natura Zientzietako Gazte Taldea etorriko zen, 1966 eta 1969 urteen artean.

Talde sortzaileak Puig Castellar iberiar herrixkako indusketen inguruan jarduten zuen, nahiz eta kide batzuek, paleontologia munduan, garaiko zientzia aldizkarietan argitaratzen ziren ikerketak ere egiten zituzten.

Hiriko zientzia ikerketan aitzindari zen talde honen inflexio-puntu nagusia 1974.eko ekainaren 8an egin zen (ez trabarik gabe) Museo Municipal Puig delakoaren inaugurazioarekin etorri zen. Mossèn Camil Rossell kaleko 75eko behekoetan, batez ere museoko gai-erakusketetan jarduten zuen entitateak natur zientziei eskainitako 22 erakusleiho (Geologia, Biologia, Malakologia...) eta Arkeologiari eskainiriko beste 16 bazituen (nagusiki, Puig Castellar herrixkako aurkikuntzak). Garai horietan Catalunyako Natur Zientzietako Museo Erakusketa Areto hoberenetakotzat jotzen zuten.

b-1974-1_museu-municipal.jpg

1986.ean bere itxierak, urrian sinatu zen itunaz, Museo Torre Balldovina berrira material guztien eta liburutegiaren lekualdatzea ekarri zuen. Azkenean, Museo berriaren inaugurazioa 1987.eko ekainaren 19an izan zen.

Museo Municipal Puig Castellar-en aurreikusitako desegitearen aurrean, hura kudeatu zuen taldeak printzipio naturalistak bizirik mantenduko zituen entitate berri bat sortzea erabaki zuen. Berez, Centre d'Estudis de la Natura del Barcelonès Nord elkartea 1985ean eratu zen, helbide ofiziala Pirineos kalean kokatuz, non handik aurrean elkarteak bildu eta sortuko zituen material, liburu, artikulu eta abarrak biltegiratuko zituen.

1985. urtean, gaur arte (30 urte baino gehiago beranduago) argitaratzen den CENBNen aldizkariko lehenbiziko aleak argia ikusi zuen. Ordutik, penintsula eta Europako 100 entitate, museo eta unibertsitate baino gehiagorekin elkartrukaketak egin ditu.

Egoitza berri bat aurkitzea gero eta zailago suertatzen zen, bildumek zuten material kopuruagatik eta baliabide ekonomiko gabeziagatik (orduko lehenengo Udal demokratiko horientzat ez baitzen funtsezkorik kultur arloan inbertsioak egitea).

Pertseberantziak, zientzi lanen kalitateak eta herriaren presioak azkenean eraman zuten Udala espazio bat ematera 1994.eko irailaren 5ean, Sant Josep Oriol kalean, zeinak, bildumak jasotzeko txikia izan arren, Udal Museoko atal ezberdinetako kideei arnas pixka bat eman zien.

B-1996_curset_.jpg

Ikasketa Zentroa hiriko biztanleen aldarrikapen ezberdinetan presente egon da beti, casal, auzo-elkarte eta ingurugiro elkarteekin batera. Zientzia entitateekin aritu da; Paleontologia, Geologia, Botanika, Malakologia… arloetan ikerketa lan asko argitaratu ditu; mota guztietako ikastaroak antolatu ditu, tailerrak, konferentziak, hitzaldiak… bere egoitzan eta beste entitate batzuen lokaletan.

Bi urteko gaixotasuna eta gero, 2010.ean, Joan Vicenteren traspasoak sekulako kolpe gogorra eman zion elkarteari. Dena gelditu zen, ohiko bazkideek lan egiten zuten eta ez zuten lokala irekitzeko denborarik, ezta ailegatzen ziren eskaera piloari erantzuna emateko ere... dena itzaltzen zela zirudien.

Baina denetan aztarna uzteak berpiztu zuen Zentroa, bazkideek aho batez elkarteko lehendakaria izendatu zuten Roser Vicenteren (Joanen alaba) aurretiko jarrera eskuzabalarekin batera.

Jarduera zientifikoaren hastapenetatik (XX. mendeko 50 urteetan), bildu, zehaztu, antolatu eta biltegiratu dira 20.000 fosil, mineral, harri, molusku, landare eta abar baino gehiago, eta Zientzia munduarekin lotutako 15.000 argitalpeneko funts bibliografiko bat mantentzen da. Material guzti hau jendearen esku dago Interneten dagoen datu base berri batean.

G-paleontologia.JPG

Itzulpena: Jokin